Instituto de la Mujer
La igualdad en los fondos europeos Partekatu

Berdintasuna Europako Funtsetan

Kohesio Politikaren Funtsen (FEDER, FSE eta FC) esku-hartzeak politika publikoen finantzazio-tresna boteretsuak dira, izan ere:

  • Erkidegoaren aurrkontuaren herena bere gain hartzen dute
  • Zenbait jarduera-esparrutan biltzen dira. Horiek guztiak estrategikotzat jotzen ditu Europar Batasunaren helburuak epe luzera lortzeko: ikerketa, teknologia-garapena, berrikuntza, informazioaren gizartea, gizarteratzea, enplegua, aukera-berdintasuna, eraginkortasun energetikoa, ingurumena, hezkuntza, prestakuntza eta abar. Esparru horietan guztietan, emakumeen eta gizonen artean aukera-berdintasuna aplikatzea interesatzen zaigu.
  • Eragin handia dute, Estatu kideen gobernuekin, eskualdeko eta tokiko agintariekin, gizarte-eragileekin eta gizarte zibilaren bestelako erakundeekin lankidetzan aritzen direlako.

Erkidegoko Funtsek, batetik, gure herrialdean duten eragin handia eta jarduteko eta aldatzeko duten gaitasuna, eta, bestetik, genero-berdintasunaren sustapena Funtsak arautzen dituen erkidegoko arautegian zeharkako printzipio moduan jasotzen dela kontuan hartuz, Emakumearen Erakundeak zeregin bikoitza du:

a) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko diren jardueren kudeatzaile moduan (tarteko erakundea), Emakumearen Erakundeak Programa Eragile hauetan parte hartzen du.

  • PO Dizkriminazioaren kontrako borroka 2007-2013, FSErekin batera finantzatutakoa..
  • PO Laguntza teknikoa 2007-2013, FSErekin batera finantzatutakoa..
  • PO Laguntza Teknikoa eta Gobernantza 2007-2013, FEDERekin batera finantzatutakoa..

b) Funtsek finantzatutako esku-hartzeetan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren zeharkako printzipioa bete dadin arduratzen den Erakunde nazional moduan.

Horretarako, Funtsen erakunde kudeatzaileen eskaerak kontuan hartuz, beharrezkotzat jo du Funtsak kudeatzen dituzten erakundeei laguntzen dien sare bat sortzea, Funtsekin batera finantzatutako proiektuen genero-ikuspegia benetan erabil dezaten.

Gestión de los Fondos Europeos

Normativa (14 Kb) Artxibo pdf. Leiho berri batean irekiko

W3C. Leiho berri batean irekiko