Instituto de la Mujer
Gestión de fondos europeos Partekatu

Europako funtsak kudeatzea

Emakumearen Erakundeak, Egiturazko Funtsek, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER), Europako Gizarte Funtsak (FSE) eta Kohesio Funtsak batera finatzatutako Progametan eginkizun bikoitza du:

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea eta genero-kontuak txertatzea Funtsak gauzatzeko etapa desberdinetan (Batzordearen 1083/2006. Arautegiaren (EE) 16. art.).

Genero-ikuspegia betetzeko, Emakumearen Erakundeak emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun Politiken Sarea sortu du, Funtsek elkarrekin finantzatutako jardueretan genero-ikuspegia eraginkortasunez aplikatzeko.

Emakumearen Erakundea, aipatutako funtsen Jarraipen Batzordeen kidea izateaz gain, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (FEADER) eta Arrantzako Europako Funtsaren (FEP) kidea ere bada.

Bitarteko erakundea edo proiektu-kudeatzailea izatea 2007-2013 aldiko Programa Eragile hauetan:

  • "FSEk finantzatutako diskriminazioaren kontra borrokatzeko programa eragilea
  • "FEDERek finantzatutako Laguntza Tekniko eta Gobernantzako Programa Eragilea

PO Diskriminazioaren kontra borrokatzea:

Programa Eragile honen barruan, emakumeak bizitzaren esparru guztietan duten egoera, generoan egon daitezkeen hutsuneakezagutzeko eta emakumeen eta gizonen artean berdintasuna sustatzeko eta haiek prestatzeko proiektuak garatzen ditu Emakumearen Erakundeak.

PO Laguntza teknikoa eta gobernantza:

Emakumearen Erakundeak ergindako proiektu nagusia, Berdintasun Politiken Sarea sortzea eta abian jartzea da.

Egiturazko Funtsen eta Kohesio Funtsaren berdintasun-politiken sarea 2007-2013

Mapa Gestión de Fondos Europeos

Berdintasun Politiken Sarea (IGOP) eztabaidatzeko eta aztertzeko foroa da, Egiturazko Funtsek (FSE eta FEDER) eta Kohesio Funtsak (FC) batera finantzatutako esku-hartzeetan genero-ikuspegia benetan eta eraginkortasunez hobetzeko

W3C. Leiho berri batean irekiko