Instituto de la Mujer
Formación Partekatu

Aukera Berdintasunerako prestakuntza

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izan dadin, borondate politikoaz gain, beharrezko ezagutzak, gaitasunak eta teknikak izan behar ditugu errealitatea genero-ikuspegitik aztertzeko. Bestalde, ikerketak bultzatu behar ditugu, eta ezagutza horrek, berdintasun-politikak abian jartzeaz arduratzen diren pertsona guztien esku egon behar du, maila guztietan, gizartearengana oro har hel dadin, eta ezagutza hori, gure kulturan sar dezagun.

Helburu hori lortzeko, prestakuntza ezinbesteko tresna da. Izan ere, berdintasun-politikak diseinatzeak eta abian jartzeak, prestakuntza-ekintzak dakartzate beti lotuta.

Emakumearen Erakundeak proiektu hauetan laguntzen du, berdintasuneko prestakuntza-prozesuei buruzko ikerketaren bidez, berariazko metodologiak diseinatuz, ikasmaterialak eginez, berdintasunaren arloko zuzeneko eta on line ikastaroak sustatuz eta eginez, adierazleak eta ebaluazio-prozesuak diseinatuz.

Atal horretan zerrenda zehatza eman dugu on line ikastaroei, zuzeneko ikastaroei, jardunaldiei eta ikastaro eta ikasmaterialei buruz. Informazio hori, “Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunean prestatzeko plana” jasotzen duen Gidan ere aurki daiteke.