Instituto de la Mujer
Publicaciones Partekatu

Argitalpenak

Historian zehar, Emakumearen Erakundeak osasunari, hezkuntzari, enpleguari eta emakumeen artean oraindik dirauten diskriminatzeko hainbat moduri buruzko informazioa sortzeko eta hedatzeko lan handia egin du.

Erakundearen Argitalpen Programak hainbat sail eta bilduma ditu, eta, horien barruan, gidak, liburuxkak, katalogoak eta erakundearen kanpainei laguntzeko bestelako laguntza- eta hedapen-lanak egiten ditu.

Erakundearen helburuetako bat da emakumeen gizarte-egoera hedatzeko aukera ematen duten askotariko materialak ematea erakundeei, elkarteei, liburutegia, dokumentazio-zentroei eta interesa duten profesionalei eta pertsonei. Helburu hori betetzeko, gaur egun, Erakundeak argitaratutako edo erositako lanen 200.000 ale inguru banatzen dira urtean.

Emakumearen Erakundeak doan banatzen du argitalpenen katalogo gehiena: gidak, liburuxkak eta zenbait bilduma. Horrez gain, liburutegi publikoetan emakumearen arloko funts bibliografiko bat sortzeko helburuz, autonomia-erkidegoetako dokumentazio-zentroetan eta GKEetan, Erakundeak argitalpen ugari ematen ditu dohaintzan. Haietako gehienak on line ikus daitezke. Argitalpen horiek ikusi nahi badituzu, gure on line datu-basearen bidez egin dezakezu dagoeneko:

argitalpenen datu-baserako sarbidea Leiho berri batean irekiko

W3C. Leiho berri batean irekiko